ARGAZKIAK
       

URNIETAko Taldea
KAIXO! Urnietako neska talde bat gara eta 12 eta 13 urte ditugu. Argazkiak egitea eta bideoak egitea gustatzen zaigu eta horregatik Gazte Forum lehiaketan parte hartzera animatu gara. Asteartero gaztelekuan biltzen gara bertako hitzailearekin eta lagun taldeei buruz eta lagun talde batek duen garrantziari buruz hitz egiten dugu. Ideia pila bat ditugu bideoa egiteko eta bertan ikusi ahal izango dituzue ateratako ondorioak. Ondo izan,

ERRENTERIAko desnudARTE Taldea (Gabierrota)
KAIXO! Larunbatero Gabierrotako Gaztelekuan elkartzen ari garen 13 eta 15 urte bitarteko lagun talde bat gara, Bertan gure adinero gazteen arteko erlazioei buruz hitz egiten dugu. Interesatzen zaiguna, afektibitatea eta sexualitatea bezalako gaiak naturaltasunez jorratzea eta sorteen zaizkigun korapiloak desagiten saiatzen gara. Honengatik, desnudARTE proiektuan dugu interesa. Gaztelekuko hezitzaileengandik lagunduta, gaiak landu eta Gazte Forum proiekturako laburmetraia egin nahi dugu. Agur bero bat.

 
DONOSTIAko Taldea (Egia)
Egiako Gaztelekura etortzen garen bost mutil gara, 14-16 urte bitartekoak. Afizio berdina daukagun taldea gara, txirrinda gustoko dugu eta horri esker sortu da gure kuadrila.
Gure helburua, Gazte Forum proiekturako, bertan egin behar den bideoan, gure laguntasuna eta amankomunean dugun afizioa erakustea da eta bide batez, gure kuadrila gehiago batzea.
 

LASARTEko Taldea
Kaixo!! Lasarte-Oriako 14-17 urte bitarteko 6 neska gara. Astero, asteazkenetan bi orduz hezitzailearekin Gazte-Lekuan biltzen gera, gazte forumeko saioak egiteko. Hasieran anorexiari buruz hasi ginen hizketan eta han esandakoak gidoai bat egiteko ematen zigula konturatu ginen. Bidea egiten jarraitu genuen eta nerabeen arteko biolentziak partaide guztiei zeozer mugitzen gintuela konturatu ginen; beraz, horri buruzko muntaia egitea pentsatu genuen. Horretan gabiltza, ea gai gogor honi buruz erantzunen bat aurkitzen dugun… Laster arte!!!